Olivek Alburquerquen edertasun lehiaketa irabazi zuen eta Californian izango zen Little Miss Sunshine lehiaketarako sailkatu zen. Diru gutxi zutenez, furgoneta zahar batean bidaiatu zuten Californiara 1287 km eginez. Bidaian zehar egindako geldialdi batean aitonak, osabari aldizkari pornoak erosteko eskatzen dio eta osaba erosten dagoela, bere mutila izandakoaren mutil laguna ikusten du eta biak zein pozik bizi diren ikusten du.
Gauean ostatu batean geratzen dira deskantsatzen.Bertan aita gizon batengana joaten da ea bere liburua kaleratu behar den galdetzera. Aitak ezezko erantzuna entzutean, ostatura bueltatzen da triste. Hurrengo goizean Olivek gurasoei aitona hilda dagoela esaten die eta honen kausa gauean drogak hartu zituela izan zen.
Aitona ospitalera eramaten dute eta hango emakume batek papel batzuk bete behar zituztela esan zien. Denbora asko behar izango zutela jakitean aitonaren gorpua izarekin bildu eta lehiotik atera zuten. Furgonetan sartu eta alde egin zuten Californiarantz. Bidaian zehar, Olivek ospitalean hartutako aldizkari batekin anaiari, daltoniko proba bat egin eta baiezkoa eman zuen. Orduan, osabak pilotu ezingo zuela izan adierazi zion. Beraz, anaiak hori entzutean kotxetik irteteko beharra sentitzen du. Ordundik aurrerea hitz egiten hasten da. Bidaian izandako hainbat gorabehera eta gero, Californiara iristen dira. Hango neska guztiak, Olive bainan askoz ere ederragoak eta argalagoak ziren. Familiak bazekien Olivek ezingo zuela irabazi baina hala ere, Olive eszenatokira irten eta aitonak erakutsitako dantza egiten du. Azkenean familia guztia irteten da berarekin batera dantza egitera eta bukatutakoan kanporatu egiten dituzte. Hala ere pozik bueltatzen dira etxera.