jueves, 22 de diciembre de 2011

UXUE SARRIEGI ALDASORO

Uxue Sarriegi Aldasoro, gure ikaskide eta lagun oso ona, Ameriketa joan zen urtebete pasatzera. Jadanik, 4 hilabete pasatu dira eta segituan hemen da berriro gurekin !
Asko botatzaen dugu faltan, asko maite dugu . Gabonak bera gabe, desberdinak egingo zaizkigu, hala ere badakigunez bera oso ondo pasatzen ari dela, asko pozten gara.

Bere hango familia, oso jatorra da, nahiz eta bere hemengo familia bezain jatorrak ez izan. Jadanik, hartu ditu oporrak, egin ditu examin guztiak eta oso ongi joan zaizkio.

Hilabete hauek azkar pasatuko direlakoan gaude eta berriro ere gure artean egongo delakoan !

Mattezattugu(:





domingo, 18 de diciembre de 2011

BIZITZA PROGRAMATUA NAHI AL DUGU?



Filmean ikusten den bezala, Trumanek bizitza programatua dauka. Egunero gauza berberak egiten ditu, eta ezustekoren bat gertatzen bazaio gioilariak ahal duen guztia egiten du saihesteko. Bere bizitza perfektua da, baina guk horrelako bizitza nahi al dugu? Hau da, programatua?
Gure iritziz, alde batetik, bizitza programatua edukitzeak alde on bat du: ez duzu inolako arazorik, ez berri txarrik, ez engainurik... Baina horrelako bizitzan jendea ez da den bezalakoa, eta nahiz eta hasiera batean norberari dena perfektua dela iruditu, errealitatean guztia gezur handi bat da, lagunak programatutako lagunak dira, familia antolatuta dago eta bere informazio pertsonala saltzen dute.
Beste alde batetik, ez genuke bizitza programaturik izan nahi. Izan ere, askotan gauza txarrak gertatzen zaizkigunean, ikasketa prozesu bat gertatzen da, pertsona bezala aurrera pausu handiak ematen ditugu, gure nortasuna finkatzen dugu, geroari begira datozen arazoei modu hobean aurre egiten ikasten dugu, eta pixkana-pixkanaka bizitzak jartzen dizkigun oztopoei errazago aurre egiten diegu.
Gainera, ezustekorik gabe, eta egunerokotasun berberan nazkatu egingo ginateke, urteak igaro ahala gero eta erretxinagoak bihurtuko ginateke, ez genuke bizitzaz behar bezala gozatuko.


ALAZNE ETA OIHANE


Gezurrak eta egiak


Batzuetan beharrezkoa al da gure bizitzan gezurrak esatea? Gure ustetan, gezurrak ahal diren gutxienetan esan behar dira. Noizbehinka, gezurrak esatea beharrezkoa iruditzen zaigu. Ikusi dugun Trumanen bizitzaren film honetan berriz, gezur gehiegi daudela iruditzen zaigu. Gezurrek, Trumanen bizitza irreala egiten dute. Bere bizitza programatuta dago. Bere lagunek, familia artekoek, bere ingurukoek… huts egiten diote.  Gezur gehiegi daude bere bizitzan. Bere bizitza telebistan ematen ari direnez eta, bere inguruko guztiak aktore moduan erreakzionatzen dute. 
Pertsona baten bizitzan horren beste gezur pilatzen direnean, azkenean, pertsona hori konturatzen hasten da. 
Guri,ez litzaiguke gustatuko Trumani eman dioten bizitza edukitzea. Nahiago dugu, gure bizitza inprobisatu gabea izatea eta besteek guri  ez kontrolatzea. Imagina al dezakezue miloika pertsona zuretzako lan egiten haritzea? Zure bizitza programatzen haritzea?
Honako bideo honetan, garbi ikusten dugu, Trumanen bizitzak ez duela askatasunik inguruko guztiak gezurretan hari zaizkiola konturatzen den arte. 



domingo, 4 de diciembre de 2011

EL SHOW DE TRUMAN

Ikusi dugun filma EL SHOW DE TRUMAN izan da, orokorrean pelikula interesgarria izan da, baina pelikula gehienak bezala irreala iruditu zaigu. Alde batetik, ezinezkoa iruditzen zaigu eguneko 24 orduetan zehar pertsona bati grabatzen aritzea, eta bestetik mundua ezin dela egon pertsona bakar batengan isladatuta.

Hala ere askatasuna ondo irudikatzen duela iruditzen zaigu izan ere Trumanen askatasuna oso mugatuta zegoen eta hori nabaria zen. Egunero gauza berberak egin beharra zituen, zuzendariari gaizki iruditzen zaion gauza bat egiten badu edozer gauza egiten du hori saihesteko. Bere gertuko pertsonek (lagun minek, gurasoek, emazteak....) engainatu egiten dute, eta azken batean bere bizitza osoa gezur batean bihurtzen da.

Amaieran bere bizia gezur batean bilakatu dela konturatzen da zerbait arraroa gertatzen ari delako, beraz, txalupa bat hartu eta ihes egiten saiatzen da. Ibilbide horren bukaeran zuzendariak hainbat oztopo ezartzen dizkio eta errealitatea ikustarazten dio, bere esku utziz bizitza "perfektuarekin" jarraitu edo errealitatean murgildu bizitza berri bati ekinez.







HAUR BASATIA

Basa-umeak denbora luzean gizartetik urrundurik egon diren haurrak dira. Gehienak basoan abandonaturik aurkitu dituzte, gizartearengandik ezer jakin gabe eta inongo baliabiderik izan gabe.



Haur horiek, ez zituzten beraien emozioak ezagutzen, ez negarrik, ez irrifarrik, ez maitasunik… Bortizkeriaren bidez ikasi zuten janaria lortzen, animaliengandik defendatzen, bizitza aurrera ateratzen…


Hor demostratzen da hezkuntzak eragin izugarria duela pertsonengan, eta emozioak sentzitzen ikasi egiten dela, ez direla berezkoak.


Haur horiek gizarteratzean, haien askatasuna galarazten da, ordurarte izan dituzten ohiturak desagertu, eta dena bortizkeriaren bidez ezin dela eskuratu ikasten dute. Behin nerabezaroa igaro ondoren, zientifikoak diotenez, ezinezkoa da hizkuntza bat bere osotasunean ikastea. Kasu gehienetan, hitz gutxi batzuk ikasten zituzten, baino ez ziren gai hizkuntza bera hitz egiteko, hitz solteak bakarrik.


Aurkitu dituzten umeekin, hainbat esperimentu egin dituzte, izan ere ezin da haur bat gizartetik kanpo utzi, handik urte batzuetara jaso eta berarekin esperimentuak egin, bizitza arruinatzea izango litzatekelako. Beraz horrelako kasuak agertzen direnean, zientifiko guztak ero moduan kasu hori inbestigatzera joaten dira, oso kasu urriak direlako. Batzuen ustez, gehiegi aprobetxatzen dira ume horietaz eta besteen ustez laguntza bat da, beraien garapenerako.


Gure ustez, nahiz haur basatiak izan, pertsonak dira eta ezin dute sifrimendu honetatik igaro. Gizarteko pertsona guztiek eskubide eta betebehar berdinak ditugulako.