Ikusi dugun filma "Pequeña Miss Sunshine" izan da. Filma 10 urteko neskatila batean eta bere familiarengan oinarrituta dago.
Neskak modeloa nahi du izan baina ez du horretarako behar den fisikorik.
Anaia, hegazkin pilotoa izan nahi du baina daltonikoa da.
Aita frakasatuen aurkako proiektu batean lanean ari da.
Ama, dibortziatua eta bigarren aldiz ezkonduta bi seme-alabekin.
Aitona, drogodependientea da, eta kokaina kontsumitzen du.
Osaba, homosexuala da eta suizidatzen saiatzen da bere bikoteak beste batengatik uzten diolako.
Olive-ek Kaliforniarako Miss Sunshine lehiaketan parte hartzeko aukera irabazten du. Bere ametsa miss Kalifornia izatea da. Aitak, Kaliforniara joatea erabakitzen du eta famili guztia joan beharra dauka. Aitak bere proiektua atzeratu beharra izan zuen. Olive presionatuta sentitzen zen bere aitarengatik, beldur zen lehiaketa irabazten ez bazuen frakasatu bihurtuko ote zen.Anaiak pilotoa izan arte isiltasun botoa egitea erabaki zuen.
Olive bere aitonarekin gau eta egun lehiaketarako show-a prestatzen jardun zuen.
Furgoneta hartu eta Kaliforniara abiatu ziren, 1000km-ko ibilbidea zuten aurretik. Furgoneta ibilbide erdian hautsi egin zitzaien eta martxan jartzeko bultzatu egin behar zitzaion. Ibilbide erdian hotel batean gelditu ziren gaua pasatzeko, eta aitona gau horretan hil egin zen droga sobredosi batengatik. Aita beldur zen frakasatu bat izateari, motor bat hartu eta bere sozioarengana joan zen arrazoi eske. Inongo ekarpenik gabe hotelera itzuli zen. Goizean aitona hilda dagoela, maleteroan sartu eta lehiaketara abiatzen dira. Iristeko hiru ordu geratzen zirenean, anaia daltonikoa zela jabetu ziren, furgonetatik atera eta bere isiltasuneko botoa hautsi zuen. Ibilbidearekin jarraitu zuten, oztopo guztiak gaindituz.
Lehiaketara bost minutu beranduago iritsi ziren baina azkenean onartu zituzten.
Olive bere aitonak erakutsitako show-a egiten hasi zen, inorri ez zitzaion gustatzen eta bere familiak animatu nahian estenatokira igo eta guztiak dantzan hasi ziren. Beraien espektakulo tamalgarriaren ondorioz debekatu egin zioten beste edozein edertasun lehiaketetan parte hartzen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario