domingo, 4 de diciembre de 2011

EL SHOW DE TRUMAN

Ikusi dugun filma EL SHOW DE TRUMAN izan da, orokorrean pelikula interesgarria izan da, baina pelikula gehienak bezala irreala iruditu zaigu. Alde batetik, ezinezkoa iruditzen zaigu eguneko 24 orduetan zehar pertsona bati grabatzen aritzea, eta bestetik mundua ezin dela egon pertsona bakar batengan isladatuta.

Hala ere askatasuna ondo irudikatzen duela iruditzen zaigu izan ere Trumanen askatasuna oso mugatuta zegoen eta hori nabaria zen. Egunero gauza berberak egin beharra zituen, zuzendariari gaizki iruditzen zaion gauza bat egiten badu edozer gauza egiten du hori saihesteko. Bere gertuko pertsonek (lagun minek, gurasoek, emazteak....) engainatu egiten dute, eta azken batean bere bizitza osoa gezur batean bihurtzen da.

Amaieran bere bizia gezur batean bilakatu dela konturatzen da zerbait arraroa gertatzen ari delako, beraz, txalupa bat hartu eta ihes egiten saiatzen da. Ibilbide horren bukaeran zuzendariak hainbat oztopo ezartzen dizkio eta errealitatea ikustarazten dio, bere esku utziz bizitza "perfektuarekin" jarraitu edo errealitatean murgildu bizitza berri bati ekinez.







No hay comentarios:

Publicar un comentario