Filmean ikusten den bezala, Trumanek bizitza programatua dauka. Egunero gauza berberak egiten ditu, eta ezustekoren bat gertatzen bazaio gioilariak ahal duen guztia egiten du saihesteko. Bere bizitza perfektua da, baina guk horrelako bizitza nahi al dugu? Hau da, programatua?
Gure iritziz, alde batetik, bizitza programatua edukitzeak alde on bat du: ez duzu inolako arazorik, ez berri txarrik, ez engainurik... Baina horrelako bizitzan jendea ez da den bezalakoa, eta nahiz eta hasiera batean norberari dena perfektua dela iruditu, errealitatean guztia gezur handi bat da, lagunak programatutako lagunak dira, familia antolatuta dago eta bere informazio pertsonala saltzen dute.
Beste alde batetik, ez genuke bizitza programaturik izan nahi. Izan ere, askotan gauza txarrak gertatzen zaizkigunean, ikasketa prozesu bat gertatzen da, pertsona bezala aurrera pausu handiak ematen ditugu, gure nortasuna finkatzen dugu, geroari begira datozen arazoei modu hobean aurre egiten ikasten dugu, eta pixkana-pixkanaka bizitzak jartzen dizkigun oztopoei errazago aurre egiten diegu.
Gainera, ezustekorik gabe, eta egunerokotasun berberan nazkatu egingo ginateke, urteak igaro ahala gero eta erretxinagoak bihurtuko ginateke, ez genuke bizitzaz behar bezala gozatuko.
ALAZNE ETA OIHANE
No hay comentarios:
Publicar un comentario