domingo, 29 de enero de 2012

Billy Elliot-pelikularen iruzkina

Filmaren hasieran, Billyren egoera ez zen batere ona. Mutilek gustuko zituzten aktibitateak egiten zituen, baina gustura sentitu gabe. Bere interesik handiena, musika zen, lasaitu egiten baitzuen, eta bere amarengan pentsarazten ziolako. Bere aitak, gizon guztiek bezala, Billyk ere boxeoa egitea nahi zuen, baina Billyri ez zitzaion bat ere gustatzen. Boxeoko klase batean zegoela, hondoko gelan, baleteko klase bat ematen zeuden, eta inork jakin gabe, bera ere klaseak ematen hasi zen. Ez zuen nahi inork jakitea, baleta egiten zuela, beretaz barre egingo baitzuten.Baletak, askatasuna ematen zion, boxeoak ez bezala.
Billyk, baleta gustuko zuela esaten zienean, ulergaitza izan zen, biraoak entzun behar izan zituen, marjinatua izan zen... Dantzako irakasleak izugarri lagundu zion, klase partikularrak emanez, eta garrantzitsuena, konfiantza emanez.
Borrokatuz, ahaleginduz eta lan handia eginez, bere lana “birtuosoa” bihurtu zen.
Filmaren hasieran, amonak bakarrik zuen Billyrengan konfiantza. Billyk benetan balio duela eta hori gogoko duela demostratzen duenean, denek konfiatzen dute beregan.
Film honetan garbi ikusten den bezala, gure burua eraiki dezakegu. Egin behar den lehenengo gauza, gu geuk gugan sinistea da. Hondoren, ingurukoei adierazi behar dizkiegu gure nahiak, eta beraiek ere guretzako hoberena dela ikusten dutenean, gugan sinisten hasten dira, eta denen artean, ametsa egi bihur ditzakegu.
Kasu hauetako bat, Edurne Pasaban izan daiteke. Eskalatzaile honek, asko borrokatu behar izan du, bere ametsa lortzeko. Izugarri kostatu zaio, bere familia ere kirol honen kontra zegoelako, beldurra baitzuten erori eta hil egin zitekeelako. Orain berriz, borrokatu egin du, bere ametsa egi bihurtu du, eta denak dugu berarengan konfiantza osoa.
Beste kasu bat Antoine Griezmann izan daiteke. Hasieran, ez zuen ekipo batek ere nahi, txikiegia zelako, eta ezin zuela futbolari profesionala izan pentsatzen zutelako. Egun batean, bere herrian torneo bat jolasten ari zela, Realeko begiratzaile batek ikusi, eta notatxo bat sartu zion poltxikoan, bere aitei emateko. Bere gurasoak oporretan zeuden momentu hartan, eta iritsi zirenean notizi hori jaso zuten, errealak Antoine nahi zuen. Horren txikia zenez, bere gurasoek ez zuten nahi Antoine herritik joan, eta Donostiara joatea, ez zutelako pentsatzen futbolari profesionala izatera iritsiko zenik. Baina borrokatuz eta ahalegin handiz bere ametsa egi bihurtarazi du.





No hay comentarios:

Publicar un comentario