domingo, 29 de enero de 2012

BILLY ELLIOT

Ikusi dugun azkeneko filma Billy Elliot izan da.Istoria 1984.urtean kokatuta dago, Britania Handian, meatzaritzaren greba garaian. Billy 11 urteko mutiko bat da, amona aita eta anaiarekin bizi dena, ama berriz, hilda dago. Billyren aita eta anaia meatzariak dira eta Billyk boxeoa praktikatzea nahi dute. Baina Billyk nahiago du balleta dantzatu, nahiz eta badakien ez dela besteengandik onartua izango. Hala ere, bere amari gustatuko zitzaion. Bere ametsa betetzea lortu zuen, irakasle partikular baten laguntzarekin eta denbora batekin bere familiak onartu zuten.

Gure iritzia filmari buruz: Asko gustatu zaigu filma, gure ametsak betetzeko borrokatu egin behar dela irakatsi digu, bizitza honetan ez dela ezer ezinezkoa. Familia bakarra da eta nahiz eta hasieran ez ados egon zure pentsamendu edo ideiekin, azkenean onartu egiten dute. Filmak jendearen kritika eta iritziak batzuetan, alde batera utzi behar direla irakatsi digu, adib: Billyri balleta dantzatzeagatik "marikita" deitzen diote, baina berak badakienez ez dela, aurrera jarraitzen du bere bidean. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario