lunes, 19 de marzo de 2012

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindakoindarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsadura edo askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak.


Bilboko Udalak emakumezkoaren hilketa gaitzesteko adierazpen bat onartu du. Haren bikotekideak hil zuen ustez, emakumearengandik urruntzeko agindua bazuen ere.

Emakume baten hilotza aurkitu dute Tarragonan, indarkeria zantzuekin

Gizon bat atxilotu dute Ceutan emazteari etxean labanaz eraso ostean

13 gizonezko atxilotu dituzte EAEn, genero indarkeria leporatuta


Horrelako izenburu asko aurki ditzakegu egunkarietan, telebistan, edozein komunikabideetan... Oso tristea da, horrelako berriak irakurtzea, baina tristeagoa da oraindik, indarkeria sexista gero eta gehiago ari dela hedatzen, gainera, hori galaraztea oso zaila da.
Indarkeria hau sufritzen duten emakumeei asko kostatzen zaie beraien egoera eta sufrimendua adieraztea. Oso gutxi ausartzen dira bere senarren tratu txarrak denunziatzen, beldur handia sentitzen dutelako, horrek ekarri ditzakeen ondorio lazgarrietan pentsatzen dutelako. Baina, indarkeria horiek jasaten jarraitzea ez da soluzio obea. Beraz guztiz komenigarria da salatzea. Horretarako, hainbat laguntza dituzte emakumeek: ertzaintzara joateko gaitasunik ez badute, sare sozialen (adb: emkunde) edota telefonoz 016 zenbakiaren laguntza ere badute. Familiaren laguntza ere oso garrantzitsua izaten da horrelako egoeretan.
Askotan, egoera hori jasan duten emakumeek, banandu eta bizitza berri bat hastea lortzen badute, ondorengo gizona, lehenagoko gizonaren antzekoa izaten da, hau da, gizon biolentoengana hurbiltzeko joera dute.
Trauma psikologiko larriak sor ditzake emakume maltratatua izateak. Bizitza guztirako arrastoak uzten dituelako, bizitza berri bat egitea kostatzen zaielako. Oso deskonfiatuak bihurtzen dira, eta pentsatzen dute gizon guztiek berdina egingo dietela. Ez dute beraien burua baloratzen, eta pentsatzen dute, arrazoiarekin jotzen dituztela. BAINO EZ, hori ez da horrela. Gizon horiek arazo larriak dituzte, asko eta askok arazo psikologikoak dituztelako eta beste zenbaitek inseguridadeengatik edo oso posesiboak direlako hasten dira emakumea jotzen. Hasieran, hilabetean behin, eta zaplazteko bat bakarrik ematen hasten dira, baina denborarekin, sarriago eta intensoagoak izaten dira. Azkenan, egunero, edozein txikikeriagatek jotzen hasten dira.  Beste kasu batzuetan, egun batetik bestera aldatzen dute jarrera.
Hona hemen estadistika batzuk:






No hay comentarios:

Publicar un comentario